Zezen Beltz elkartea

 

Aurten Errekortarien Txapelketako saio bakarra, Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-07-15 : 13:10 | Festak

Zezen Beltzek-eta antolatutako ekitaldia uztailaren 25ean izango da, Santiyo egunez. Sarrerak laster egongo dira salgai. Saioa datorren ostiralean aurkeztuko dugu, zezen plazan, 19:00etan; azaldu lasai.

18 urteko azpeitiar batek adarkada jaso du Iruñeko entzierroan, eta ebakuntza egin diote

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-07-13 : 13:55 | Besterik

Ander Beobide C.k ezkerreko besapean jaso du adarkada, bost zentrimetrokoa, kailejoian jende pilaketa sortu denean. Zezen plazan bertan operatu dute, eta geroztik erietxe batean ingresatuta dago, pronostiko larriarekin. 

Uztailaren 13an, zapatua, 18:00ak inguruan, Ander Beobidek Twitterren esan du "ondo" dagoela. "Danon informaziyoako, ondo nao! Eskerrikasko animueatik!".

Azken ordukoa (uztailak 17, 14:00): Ander Beobidek gaur jaso du alta Nafarroako ospitalean, eta Zumarragako ospitalera eraman dute, han tratamendua jarraitzeko.

Azpeitiarrak tartean Iruñeko entzierroetan

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-07-12 : 22:57

Aurten ere azpeitiar batzuk ari dira korritzen Iruñeko sanferminetako entzierroetan. Hemen orain arteko entzierroen bideoak (segituko dugu eransten).
http://zezenbeltz.com/index.php?option=com_lyft... ...

Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-07-02 : 12:07

Eskerrak emateko oharra da hau.

Joan den asteburuan Chivan (Valentzia, Herrialde Katalanak) izan gara, Sokako Zezenaren aurtengo kongresuan Azpeitiko eta inguruko 37 lagun, Zezen Beltz elkarteak irteera antolatuta. Hamahiru herritako ...

Chivako bidaiako 50 bideo

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-07-01 : 13:35

Chivako Sokako Zezenaren kongresua dela-eta 50 bideo igo ditugu denera. Hemen guztiak: zezenekoak, stand-ekoak, girokoak, adierazpenak....

Chiva: Azpeitiko sokamuturreko 14 bideo

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-06-30 : 11:45 | Aisia

Gaur (igandea) izan da Sokako Zezenaren kongresuko azken jardunaldia. Azpeitiko sokamuturrak ordu erdi bateko saioa egin du, eta Chivako antolatzaileei eta jendeari asko gustatu zaio. Sokamutilak eta Iñigo Almorza ganaduzalea ere gustura geratu dira. (Chivako bidaiako 50 bideo hemen: zezenekoak, stand-ekoak, girokoak, adierazpenak...)

»» Erantzunak: 2 (adur, Xebaxtian)

Chivako zapatuko 15 bideo

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-06-29 : 12:45 | Aisia

Gaur (larunbata) izan dira Chivako Sokako Zezenaren kongresuko lehen erakustaldiak. Azpeitiko sokamuturraren saioa bihar (igandea) 11:00ak aldera izango da. (Chivako bidaiako 50 bideo hemen: zezenekoak, stand-ekoak, girokoak, adierazpenak...)

Chivarako bidean

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-06-28 : 17:42

Zezen Beltz Elkartekook Chivako Sokako Zezenaren Kongresurako bidean gara jada. 13:30ean abiatu gara 40 lagun inguru Azpeititik, autobusez. Bidean, Zaragoza aldean egin dugu lehen geldialdia, 16:30ak aldera, indarberritzeko ...

'Soka ez da eten' dokumentalaren laburpena, katalanez, espainolez, frantsesez eta ingelesez

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-06-28 : 12:43 | Aisia

Chivako Sokako Zezenaren kongresua dela-eta Azpeitiko sokamuturraren dokumentala katalanez eta espainolez laburtzeko aukera sortu zen. Bide batez, frantsesezkoa eta ingelesezkoa ere egin ditugu. Zezen Beltzek 'Soka ez da eten' 2011n estreinatu zuen, euskaraz, 75 minutuko iraupenekoa. Laburpen bakoitza ordu laurden batekoa da.

Katalanez bideoa (eta testua):

37 lagun goaz Chivara, Sokako Zezenaren kongresura

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-06-26 : 13:50 | Aisia

 

Larunbatean eta igandean izango dira zezen erakustaldiak. Azpeitikoa jaian izango da, 11:00ak aldera, Bergarako zezenekin. Ostiralean abiatuko da herritik autobusa Valentzi aldera.

Chivako (Valentzia, Herrialde Katalanak) Sokako Zezenaren Kongresuan ...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Aurtengo karnabaletako sokamuturraren laburpen bat ...

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-06-01 : 18:35 | Festak

Aurtengo karnabaletako sokamuturraren laburpen bat egin dugu, ia hogei minutukoa. Zezen Beltz elkarteak grabatu eta ...

Chivarako izen-ematea asteartean bukatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-05-31 : 11:00

Datorren asteartean (ekainaren 4an) bukatuko da ekainaren bukaeran Chivara (Valentzia) Sokako Zezenaren kongresura joateko izen-ematea. Orain arte 35 bat lagunek eman dute izena (sokamuturzaleek, gaurko eta lehengo sokamutilek...). Zenbat eta ...

Atzo (zapatua) berriro izan zen sokamuturra Nuarben

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-05-26 : 17:39 | Festak

Atzo (zapatua) berriro izan zen sokamuturra Nuarbeko festatan, ohitura berreskuratzea erabaki baitzuen festa batzordeak. Zezen ...

Zapatuan Nuarben zezen txikiak ere bai

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-05-21 : 11:38

Datorren zapatuan (hilak 25) Nuarbeko festatan sokamuturraren ondoren bi zezen txiki botako ditu Zelai Luze ganadutegiak, gaztetxoek ere aukera izan dezaten ondo pasatzeko. Zezen Beltz elkarteak eskerrak eman nahi dizkio ...

Nuarbeko aurtengo festatan, sokamuturra

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-05-14 : 11:00 | Festak

Maiatzaren 25ean (larunbata) izango da, 17:00etan. Zezen Beltz elkarteak, Nuarbeko festa batzordeak, sokamutilek eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatu dugu. Bestetik, ekain bukaeran Chivara Sokako Zezenaren kongresura joateko izen-ematea zabalik dago ekainaren 4ra arte.

 

Zezen Beltzek ekainaren 4ra luzatu du Chivarako irteerako izen-emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-05-09 : 11:30 | Festak

Sokako Zezenaren kongresura ahal den jende gehien apuntatzeko hartu du erabakia elkarteak. Orain arte ia 25 lagunek eman dute izena (sokamuturzaleek, gaurko eta lehengo sokamutilek...). Zenbat eta jende gehiago izan, adinak ere desberdinak badira, orduan eta politagoa izango da. Ekainaren 28an izango da irteera, 13:00etan. Prezioa denera: 110 euro. Udaletxean, Interneten eta Eguzkitza eta Juantxo Txikin har daiteke inprimakia. Azpeitiko sokamuturraren erakustaldi bat izango da Chivan (Valentzia).

Chivako irteerarako bi aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-04-22 : 16:00 | Festak

Ekainaren bukaeran Chivara (Valentzia, Herrialde Katalanak) Sokako Zezenaren Kongresurako antolatu dugun irteerak bi aldaketa ditu: ekainaren 28an irteera ordua 13:00etara atzeratu dugu eta adin nagusikoak ez diren lagunak ere joan ahal izango dira. Gaurtik aurrera izena emateko orria Eguzkitza eta Juantxo Txikin ere har daiteke.

Chivako irteerarako izena emateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-04-18 : 20:33

Sokako Zezenaren Chivako (Valentzia, Herrialde Katalanak) kongresura irteera antolatu dugula-eta, izena emateko epeak zabalik jarraitzen du. Hemen xehetasunak:
- Izen-emate orria (apuntatzeko azken eguna: maiatzak 10)
- Bidaiaren xehetasunak (ekainaren 28, 29 ...

Sokako Zezenaren Kongresura irteera

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-04-10 : 10:27

Sokako Zezenaren Chivako (Valentzia, Herrialde Katalanak) kongresura irteera antolatu dugula-eta aurkezpena egin dugu. Hemen albistea.

Izena emateko informazioa eta bestelako xehetasunak:
- Izen-emate orria (apuntatzeko azken eguna: maiatzak 10)
- Bidaiaren xehetasunak ...

Azpeitiko argoila hauek jarriko dituzte ...

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-03-27 : 16:03

Ekainaren 29an Azpeitiko sokamuturra izango da Chivan (Valentzia, Herrialde Katalanak), Sokako Zezenaren X. Kongresuan, eta ...

Emaitzak: 203 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11