Karnabalak 2017

Karnabaletako sokamuturraren hitzorduak

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2017ko ots. 20a, 11:00
Iazko jai karnabal arratsaldea, Erdikaleko irteera. (Alberto Beloki)

Helduen zezenean bost irteera izango dira datoren igandean, astelehenean eta asteartean, ohi bezala. Oharra: 16 urtetik beherako lagunek ezin dute ibilbide barruan egon. Txikien saio bat izango da, astelehenean.

HELDUENA 

Otsailak 26, igande karnabala

12:00-12:30. Ganadutegia: Bergarako zezenak.

16:30-20:00. Ganadutegia: Bergarako zezenak.

Otsailak 27, astelehen karnabala

16:30-20:00. Ganadutegia: Lopene.

Otsailak 28, astearte karnabala

07:00-09:30. Ganadutegia: Lopene.

16:30-20:00. Ganadutegia: Arno.

TXIKIENA

Otsailak 27, astelehen karnabala

11:00-12:30: Sokako zezena Erdikalean, eta zezen txikiak eta poniak plazan.