Mendiak zuri

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2006ko ots. 13a, 19:02

Bizi garen gizarte honetan komunikabideetan agertzen ez dena ez da albiste. Eta albiste ez bazara ez zara inor. Morrontza mediatikoari ihes eginda eroso sentitzen denik ere bada. Gustatzen zaiena egin eta inori azalpenik eman behar ez izateak aske egiten ditu. Hoietako bat da gure Ibon Azkune. Urteak daramatza ixil-ixilik lanean, gustoko duen horretan egunero hobetzeko asmotan. Sisha Pagma igo zuenean lata eman genion baina orain, beti bezala, hor dabil, hara eta hona, gauza polittak eginez.

Takolo, Bereziartua, Iriarte, Benantxio (bizi al haiz?) eta konpaƱiak irekitako arrastoak badu segiziorik. Baina arrastoa jarraituz urrats berriak emateko indartsu datozenek ere denon babesa beharko dute.