Eneritz Albizu Lizaso

 

Burcu

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2017-08-18 : 20:49 | Gizartea

Duela sei urte ezagutu nuen Burcu. Egun osoa igaro nuen hegazkin eta autobus artean, eta Erresuma Batuko herritxo hartako etxe horretara iritsi nintzen. Burcuk ireki zidan atea, irribarre handi batekin ...

Guztia dugu irabazteko eta besteei emateko

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2017-07-21 : 12:51 | Iritzia

Azken boladan sumatzen genuena erakutsi digute argitaratu berri diren datu soziolinguistikoek (2016ko VI. inkesta soziolinguistikoa eta 2016ko Euskal Herriko hizkuntzaren erabileraren VII. kale-neurketa). Euskararen ezagutzak gora egin duen arren, erabilera ...

Ekainaren 5a da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2017-06-05 : 12:36

Amak esnatu ninduen oihu batez duela urtebete: "Eneritz, telefonoa!". Eta pentsatu nuen nor demontre ari ote zen igande goizez deika, gurasoen etxera. Buruko minez nintzen, bezperan hamasei orduko bidaia egin ...

Gure kale estua

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2017-05-29 : 10:28 | Iritzia

Munduko kale estuak. Zibilizazioa, natura, pertsonak, kez betetako errepideak eta lorez jantzitako belardiak batzen eta banantzen dituzten kale estuak.

Bihotzetik paperera

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2017-04-06 : 17:55 | Iritzia

Bihotzetik zuzen-zuzenean paperera. Asko pentsatu gabe idatzitako gutuna da hau. Asko pentsatu gabe, baina asko sentituta. Arrazoitik, agian, ez dute gehiegi izango nire hitzek, baina bai maitasunetik. Oraindik atzo gertatu zena sinistu gabe, irentsi gabe, arnasa hartzean sabelean sentitzen dudana kontatuko dizut, irakurle. Horrelaxe erabaki dudalako, buruak lekukoa hartu aurretik bihotzari eman nahi diodalako bere lekua

»» Erantzunak: 1 (Maite Garmendia)

Haiek eta gu

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2017-03-29 : 16:31 | Iritzia

Lanera abiatu naiz autoz. Pazientziarekin hartuko dut ordubeteko bidea. Piztu dut irratia, eta Donald Trump-i buruz ari dira hizketan. "Haiek eta gu" diskurtsoaz, harresiez eta sorterritik kanpo jaiotako pertsonen gaiztakeriaz, purua ez izateak dakarren zamaz. Egunero erakusten digute: sustraien jatorriak badu eragina bizitza eraikitzerakoan, eragina du migratzailearentzat eta baita ingurukoentzat ere.

Txoria nuen maite

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2017-03-23 : 16:44 | Iritzia

"Euskal Herrian kontsumitzen dena Espainian, Katalunian edo beste herrialde batzuetan kontsumitzen denaren antzekoa da: hori da gure arazoa". Dianaren erdi-erdian jota hasi zuen solasaldia Oier Aranzabal musikari, kazetari eta kultur kudeatzaileak asteartean, Sanagustin kulturgunean. Euskarazko kulturaren kontsumoaz eta erreferentzialtasunaz jardun zuten Aranzabalek, Lander Arretxea Hiru Damatxo ideien faktoriako kideak eta Ane Bastida musikariak, Miren Gorrotxategi idazlearen gidaritzapean.

 

Txikia maitatzea

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2016-11-30 : 09:53 | Iritzia

Herri txikia da gurea, euskaldunona; komunitate txikia, etxe-girokoa. Horregatik ume-umetatik izan dugu guk ere gauza txikiak maitatzeko gaitasun hori, askok eta askok iluna ikusten duten lekuan argi izpien beroa sentitzekoa. Beti esaten dut euskara izan dela, bere txikian eta ahulean, nire bizitzako maitasunik handiena, eta hori nire inguruko pertsonek ere elikatu dute. Izan ere, Azpeitian gure hizkuntzak baditu baldin-tzak lasai bizitzeko, osasuntsu.

Kolorerik jarri gabe

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2016-09-23 : 16:31 | Iritzia

Amorrua da lehen sentimendua, baina haren atzetik dator pena ere. Tristura sentitu dut, beste behin, hauteskundeen atarian, abertzaleen "egoskorkeria" bezala aurkeztu dutelako talde politiko batzuek euskara. PSE-EEren eta PPren bideoek argi erakusten dute, haien arabera, nazionalisten kontua dela hizkuntzarena, euskaldun izateak sigla batzuk dituela, kolore batzuk. Sinesgaitza dirudi joko horretan jira eta buelta jarraitzen dugula. Euskal herritar guztiek sentitzen dituzte oso bere inguruko parajeak, mendi eta itsaso ederrak, baita kirol taldeak ere, han edo hemengoak izan. Baina euskara ez, euskara abertzaleen bandera da oraindik.

Gustatu ala ez

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2016-08-22 : 09:00 | Iritzia

"Neska koskor isila da, errespetu handikoa, eta beti esana egiten duena. Eskolan ere oso gustura daude berarekin, ez diolako kontra egiten inori. Saiatu gara ondo hezten, ikusarazi diogu obeditzen ikasten badu, pertsona eredugarria izango dela". 

 

Zure iritziaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2016-02-29 : 09:33 | Iritzia

Sentimenduek ez dute kolorerik, sexurik, etniarik eta pentsamolderik. Sentitu egiten dira, larruaren barru-barrutik, eta inork ezin die ihes egin. Maitasuna, pena, dolua, bizi-poza: denok geure egin behar, onerako eta txarrerako. Gauza bera gertatzen da eskubideekin ere, teorian eta adierazpenetan, behintzat.

Besteen gu

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2015-10-26 : 15:53 | Iritzia

Nolakoak garen, nolakoak izan nahi genukeen, eta besteen begiek zer ikustea desio dugun. Hau esaten badut... 'batzuena' edo 'besteena' naiz; etxean ala kalean; lantokian, jolastokian, garagardo artean. Espainolekin, euskaldunekin, frantsesekin; eskuinekoekin, ezkerrekoekin edo ezerk axola ez dienekin. Ez dut pertsona bera izan nahi guztiekin. Ez gara gu, besteen gu baizik.

Sustrai bereko enborrak

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2015-10-22 : 10:28 | Kultura

Lapiko granate hura, Jesus Nazaretekoaren egutegia, herdoildutako ekonomika zaharra, bere hiru eraztunekin, eta amama irratiaren ondoan, arratsaldeko Arrosario Santua entzuten, Arrate Irratian. Etxea, etxebizitza eta lantegi; eta lana, bizimodu. "Bizitzeko modu bat eta munduan egoteko modu bat bukatzen ari da, eta kamera jarri nahi izan diot horri, baserriko jendeari omenaldi bat egiteko", azaldu zuen Asier Altuna Amama filmeko zuzendariak Azpeitiko aurkezpenean.

Joseba Albizu: "Itzuli honi begira pasatzen dut urte osoa"

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2015-07-22 : 10:51 | Kirolak

Mendiko bizikletako IronBike itzulia jokatuko du Joseba Albizuk datozen egunetan, Italian. Larunbatean hasiko da itzulia eta zazpi etapa izango ditu. Aurtengoa Albizuk parte hartzen zuen hirugarren urtea da eta inoiz baino sasoi hobeagoan dagoela dio. Hala ere dio, itzuli hau oso garrantzitsua dela berarentzat, urte osoa pasatzen baitu itzuli honi begira.

 

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2015-07-01 : 10:24

Ondo dago jakitea! Mila esker.

Erantzuna | Ibaiko piztia

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2015-06-30 : 18:45

Arratoi-satorra?

Erantzuna | Ibaiko piztia

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2015-06-30 : 16:49

Kaixo:
Nik beste arrazoi batzuengatik deitu behar izan dut telefono horretara, eta gaztelaniaz erantzun didate ...

Erantzuna | Txillidaren Loiolako eskultura lurrera bota izana salatu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2015-06-10 : 13:12

"Konplexua". Horrekin asmatu duzu. Uste dut asko dugula konplexutik euskaldunok. Zenbaitek hala nahi izan dutelako ...

Erantzuna | Zer da euskaldun egiten gaituena?

Zuen esku

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2015-05-22 : 14:43 | Iritzia

"Informatu, proposamenak alderatu, eta nahi duzuenari eman botoa. Baina joan bozkatzera". Eskaera hori egin zien herritarrei Eneko Etxeberria EH Bilduko alkategaiak, asteartean Aitor Gorrotxategi EAJko alkategaiarekin izan zuen buruz burukoan. Izan ere, ez bozkatzea ere iritzia ematea da, baita boto zuria ematea edo boz baliogabea hautestontzian sartzea ere. Hala ere, erabaki bakoitzak ditu ondorioak.

Euskarak behar duen arnasa

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2014-12-17 : 14:36 | Iritzia

Joan den urtean hasi nintzen Azpeitiko Euskara Patronatuan, HABEren laugarren mailako azterketa gainditzeko asmoarekin. Astean bi aldiz joaten ginen euskaltegira, eta bi ordu eta erdi igarotzen genituen han. Horrez gain, etxean ere idazlanak egiten genituen; eta, egia esan, bere lana eskatzen du txukun eta zuzen idazten ikasteak, baina merezi du ikastaroa egitea, jakina. Urte osoan buru-belarri jardun arren, ez nuen gainditu ekainean eginiko azterketa, eta horrela amaitu nuen ikasturtea, ziurtagiria gabe.

Emaitzak: 45 | Orriak: 1 2 3