Azpeitiko Gaztetxearen gutuna, Ramon Etxezarretari erantzunez

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2017ko ots. 7a, 11:58

Ramon Etxezarretak 2017ko Uztarria aldizkarian idatzi zuen Inazio Uriaren itzal hori artikuluari erantzun dio Azpeitiko Gaztetxeak. Hemen iritzi artikulua osorik: 

"Hasteko eta behin, nahiz eta 'Inazio Uriaren itzal hori' herri aldizkari xume bateko [Uztarria] iritzi artikulua izan, zu bezalako pertsonek gizartean izan dezaketen influentzia azpimarratu behar dugu, iritzi emaileak iritzi sortzaile zaretelako, momentuaren testuingurua ulertzeko erreferentzia.

Horregatik da benetan larria zure azken artikulua. Bertan, erraustegiaren eraikitzaile izango denaren bulegoen aurrean eginiko kontzentrazio xume bat borroka armatuarekin lotzen saiatzen zara, hitz ponpoxoz beteriko lehen zati batekin, modu benetan barregarri bezain kezkagarrian.

“Gau beltz hiltzaile eta odoltsuak” gurera ekartzea protesta horretako parte hartzaile gutxi horiek kriminalizatzeko nazkagarria bezain larria da. Gure bizilagun hauek, inolako interes ekonomikorik gabe Azpeitia hobe baten aldeko borroka xumean dabiltza, diruan igerian dabiltzanen interesetara bideratutako ertzain armatuen aurrean etxera joan ez zirenak nahiz eta ia beraiek baino gehiago izan.

Zure iritzi artikulua barregarria besterik ez litzateke izango botereak ez balu zu bezalako pseudointelektualen beharrik beraien aferak justifikatzeko. Ez du axola sozialistatzat hartu zeuen burua eta NATO-n sartzea, Sahara salduta uztea, GALak sortzea, Iñigo Cabacas hiltzea edota Euskal langileria kriminalizatu eta errepresio kanpaina benetan bortitzak bideratzea, besteak beste.

Klase interesak alboratu zituzten “ezkertiarrek” beti beharko dituzte hitz ponpoxoz errealitatea desitxuratuko dituzten borrero artikulistak, burgesiaren gehiegikeriak justifikatu eta langile klasearen errakzioak kriminalizatzeko.

Belaunetako protekzioekin mihizketetan zabiltzatenok ez zaudete tente jartzea erabaki dutenei lekzioak emateko baldintzetan".