Zortzi metroko kokodrilo baten hareazko eskultura egin du Andoni Bastarrikak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko uzt. 18a, 15:19
Andoni Bastarrika hondarrezko kokodriloaren ondoan. (Andoni Bastarrika)

Sastarrain baserriaren atarian dago ikusgai egileak Kokorrika izena eman dion 8,8 metroko irudi ikusgarria. Zementuarekin eta harearekin egin du kokodriloa azpeitiarrak.

Historiaurreko kokodrilo baten hondarrezko eskultura errealista egin du Andoni Bastarrikak Zestoako lurretan. Zehazki, Sastarrain baserriaren atarian dago ikusgai egileak Kokorrika izena eman dion 8,8 metroko irudi ikusgarria. Zementuarekin eta harearekin egin du kokodriloa Bastarrikak, tailatuta, bi hilabeteko epean eta Ferpi lagunarekin elkarlanean. Sastarraingo bailarari eskainitako lana dela zehaztu du azpeitiarrak sare sozialetan.