Miren Gurrutxaga boluntariotzaz aritu da 'Ur handitan' telebista saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko eka. 13a, 09:04

Gizalden egiten duten lanaren nondik norakoak azaltzeaz gain, boluntariotzaren egoeraz aritu zen solasean Gurrutxaga. Zehazki, hainbat lagunen testigantzak jaso zituen Xabier Madariaga kazetariak boluntariotzaren egoera, erreleboa, eta erronkak aztertzeko.

Gizalde Gipuzkoako boluntariotza agentziako langilea da Miren Gurrutxaga azpeitiarra, eta hain zuzen ere, boluntariotza gai hartuta egindako eta lehengo astean ETB1en emandako Ur handitan telebista saioko protagonistetako bat izan zen. Gizalden egiten duten lanaren nondik norakoak azaltzeaz gain, boluntariotzaren egoeraz aritu zen solasean Gurrutxaga.

Zehazki, hainbat lagunen testigantzak jaso zituen Xabier Madariaga kazetariak boluntariotzaren egoera, erreleboa, eta erronkak aztertzeko. Boluntario lanetan aritzen diren hainbat herritarrek hartu zuten hitza Ekintza, bihotzez egina atalean.

Honako lotura honetan ikus daiteke boluntariotzari buruzko saioa osorik. Honako lotura honetan irakur daiteke, bestalde, Uztarriak Gurrutxagari 2019an egindako elkarrizketa.