DI-DA

Julen Revuelta eta Luis Alberdi dantzariak, ETB1eko 'Biba zuek' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko aza. 4a, 15:00
Julen Revuelta, programaren une batean. (Biba zuek)

Dantzaren munduan generoak duen eragina izan dute hizpide ETB1eko Biba zuek telebista saioan, eta Julen Revuelta eta Luis Alberdi dantzariek beren ikuspegia azaldu dute.

Dantzaren eta generoaren gaiak landu dituzte ETB1eko Biba zuek telebista saioan, eta bi herritarrek parte hartu dute programa horretan. Batetik, Julen Revuelta gazteak hitz egin du saioan. Hark 18 urte ditu, eta Europako txapelduna da areto dantzetan; salsan eta bachatan, hain zuzen ere. Haren arabera, asko izan daitezke dantzaren munduan mutil gutxi aritzeko arrazoiak: "Lotsa, besteen iritzia, ingurukoen babes falta...". Bestetik, Luis Alberdi Beltzak urte asko daramatza Azpeitiko eskolan umeei zein helduei euskal dantzak irakasten. Hark dioenez, aurten 50 bat neska eta hamabost bat mutil ditu ikasleen artean, eta azken urteetan, jaitsi egin da mutilen kopurua, gainera.

Lotura honetan ikus daiteke Biba zuek saioan Revueltak egindako hitzartzea, eta beste honetan Alberdirena.