Lourdes Alkorta, Xabier Alberdi eta Enaitz Alberdi 'Biba zuek!' saioan izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko ots. 16a, 11:54
Arzallus, Alkorta, Alberdi eta Alberdi atzoko 'Biba zuek' saioan.

Atzokoan gonbidatu bereziak izan ziren ETB1eko Biba zuek! saioan. Hain zuzen ere, Lourdes Alkortak, Xabier Alberdik, Enaitz Alberdik eta Maddalen Arzallusek Faustino Azpiazu Sakabi-ren Txertubi abestia jo zuten atzo arratsaldean platoan. Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek gidatzen zuten saioan izan ziren hiru trikitilariak, eta Arzallus ere batu zen pieza jotzera.

Honako lotura honetan ikus daiteke saioko bideoa.