Jon Guridi eta Igor Zubeldia, aurrez aurre

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko ots. 9a, 12:33

Realak jokalari guztiekin egin ohi duen 'Face to face' izeneko jokoan parte hartu dute Guridik eta Zubeldiak.

Jon Guridi Realeko futbol jokalariak taldearen 'Face to face' aurrez aurreko jokoan parte hartu dute. Igor Zubeldia futbol jokalari azkoitiarraren aurka aritu da azpeitiarra. Guridik eta Zubeldiak hainbat galdera erantzun behar izan dituzte, besteak beste, bi herriei buruzkoak, Lagun Onak eta Anaitasuna futbol taldeen ingurukoak, eta bi jokalarien debuteko zein jokaldi gogoangarri batzuen gainekoak. Zubeldiak sei erantzun zuen asmatu ditu, eta Guridik lau.