Patxi Andion eta Azpeitia

Patxi Andion (Madril, 1947) musikaria hil da gaur, abenduak 18, trafiko istripuz, Sorian (Espainia), 72 urte zituela. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, Azpeitian hazi zen Andion; beste hedabide batzuen arabera, berriz, Azpeitian jaioa zen. Uztarria.eus-ek jakin ahal izan duenez, baina, informazio bata zein bestea ez dira zuzenak, nahiz eta abeslariak lotura zuen Azpeitiarekin. Madrilen Azpeitiko familia baten lagun egin zen Andionen sendia, eta harreman hori tarteko, Andion hainbatetan izan zen Azpeitian. Gainera, hark azpeitiar sentitzen zela esana zuen behin baino gehiagotan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide