Oihana Orbegozok Master Laboral Kutxa-ETB jaialdian jokatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko abe. 18a, 15:01
Oihana Orbegozo pilotaria.

Lau eta erdiko txapelketa bukatuta eta binakako lehia iritsi bitartean, Master Laboral Kutxa-ETB jaialdia antolatu dute. Emakumeen esku pilotako jaialdia Durangoko San Fausto pilotalekuan izango da igandean, abenduaren 23an, eta bertan izango da Oihana Orbegozo azpeitiarra. Bi partida jokatuko dituzte: lehena, lau eta erdiaren barruan Amaia Aldaik eta Miren Larrartek; bigarrena, berriz, binaka jokatuko dute Patri Espinarrek eta Oihana Orbegozok eta Olatz Arrizabalagak eta Maite Ruiz de Larramendik.

Durangoko jaialdian ariko diren pilotari guztiek emaitza oso onak lortu dituzte lau eta erdiko Emakume Master Cup txapelketan; horietako lauk, gainera, finalak jokatu zituzten. Hain zuzen ere, Aldai dimoztarrak irabazi zuen Promozio Mailako Txapelketa, Oihana Orbegozoren kontra; eta Patri Espinarrek irabazi zuen Olatz Arrizabalaga gernikarraren aurka jokatutako Lehen Mailako finala. Larrarte bidaniarrak hirugarren egin zuen Lehen Mailako binakakoan nahiz lau eta erdikoan, eta Ruiz de Larramendi ere hirugarren izan zen Lehen Mailako lau eta erdiko txapelketan.