Info7 irratian aritu da solasean Juanjo Olaizola Burdinbidearen Euskal Museoko zuzendaria

Azpeitian kokatuta dagoen Burdinbidearen Euskal Museoko zuzendari Juanjo Olaizolak Info7 irratian hitz egin du gaur, asteazkena. Uda sasoian lurrun trenean bidaiak eskaintzen ari dira museoan, eta aitzakia hori hartuta egin diote solasaldia Azpeitiko bizilagunari. Museoaren eta lurrun trenen gaineko hainbat xehetasun eman ditu Olaizolak Karelean saioan. Honako lotura honetan entzun daiteke elkarrizketa.