Patxi Saez Beloki hizkuntzakeriari buruz hizketan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko eka. 13a, 14:22

Patxi Saez Belokik, Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendariak, hizkuntzakeriari buruz hitz egin zuen euskal literatura biltzen duen Booktegi plataformak egindako bideo batean; izan ere, beasaindarrak otsailean argitaratu zuen Hizkuntzakeriak liburua. Bertan, "gaur egun azpilanean, pipia egurrezko habean bezala, dabilen ideologia bat" jarri nahi du Saezek begi-bistan, hizkuntzakeriaren ideologia, Espainiako botere guneetan oso zabaldua dagoena. Soziolinguistaren arabera, "pentsamolde hori ideia oker eta faltsu batean dago oinarrituta: gaztelania inguruan dituen hizkuntzak baino hobea dela komunikaziorako, bizikidetzarako, gizartearen aurrerabiderako eta norberaren garapenerako. Eta hobea delako, nagusitu egin behar duela".