Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideak, Naiz hedabidearen erreportaje batean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko aza. 14a, 18:36

Bertso eskolen inguruko erreportajea osatu du Naiz hedabideak, eta, bertan, Erniarraitz bertsozale elkarteaz hitz egin dute. Bertso eskolen funtzionamendua ere jaso dute bideo batean, eta Jon Ander Iriondo azpeitiarra ageri da kantuan.

Bertso eskolen inguruko erreportajea osatu du Naiz hedabideak, eta, bertan, Azkoitia, Azpeitia eta Errezil hartzen dituen Erniarraitz Bertsozale Elkarteaz hitz egin dute. Eneritz Artetxe bertsolari azkoitiarra elkarrizketatu dute, eta, horrekin batera, Erniarraitzen funtzionamendua jaso dute bideo bidez. Bideo horretan ageri da Jon Ander Iriondo azpeitiarra. Lotura honetan irakur daiteke erreportajea, eta bertan ageri da aipatutako bideoa ere.