Gorka Karapeto eskalatzaileak 'Mundo Deportivo' egunkarian adierazi du "deskonektatzeko eta meditatzeko" egiten duela kirola

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko aza. 9a, 14:18

Eskaladaren sokan ibilbide luzea du Gorka Karapetok (Azpeitia, 1981), izan ere 9a mailako sei bide egitea lortu du urte guztiotan. Lehiak alde batera utzita baditu ere, eskalada du pasio eta ofizio, eta horren lekuko, Europako Mendietako Erdialdeko Mendigunean dagoen Picu Urriellun (Asturias, Espainia) Pou anaiek zabaldu zuten bidea egitea lortu du, joan den urriaren 31n. Mundo Deportivo e3gunkariari emandako elkarrizketan Karapetok adierazi du "eskalatzen ari zaren unean islatzen" dela "norbere izaera zein den eta momentu horretan nola zauden". Bestalde, azpeitiar eskalatzaileak gaineratu du "deskonektatzeko eta meditatzeko" egiten duela kirola.