Hondarrezko eskultura tailerra eskainiko du Andoni Bastarrikak Zumaian

Andoni Bastarrika azpeitiarrak hondarrezko eskultura saio bat eskainiko du datorren asteazkenean Zumaian. Santiago hondartzan izango da tailerra, baina eguraldi kaxkarra egingo balu, Torreberriko aterpean egingo dute. Saioa 11:00etatik 14:00etara izango da. Saioan parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharrik.

Joan zen asteazkenean eskaini zuen Bastarrikak lehen aurkezpen saioa, eta gaur egin dute lehenengo tailerra. Hondarrarekin izurdeak, sirenak, krokodiloak eta dortokak egiteko aukera izan dute bertaratutakoek.

Bastarrikarekin erreportajea egin zuen Uztarriak 2012ko maiatzeko aldizkarian.