Xubane Iza azpeitiarra, ETB1eko 'Burubero Fest' lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko eka. 8a, 13:24
Xubane Iza azpeitiarra ETB1eko 'Burubero Fest' lehiaketan izan zen, eta atzo, asteazkena, eman zuten saioa, 22:30ean hasita. Izak, Joseina Etxeberria Gaztea Irratiko esataria izan zuen lagun Kike Amonarrizek aurkezten duen saioan. Iza eta Etxeberria saio guztian aurretik ibili izan baziren ere, 329 puntu lortu zituzten, eta ezin izan zuten finalera sailkatu. Saio guztia ikusgai, honako lotura honetan: http://www.eitb.tv/eu/bideoa/burubero--fest/5836/132990/5-atala/\ \ (Argazkia: ETB).