Miren Odriozolaren biografiaren aurkezpeneko bideoa, 'Argia'-ren webgunean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko mar. 16a, 17:29
'Laura esaten zioten', Miren Odriozolaren bizipenak eta borrokak jasotzen dituen liburuaren aurkezpen ekitaldiaren bideoa Argia.eus webgunearen multimedia atalean jarri dute ikusgai (http://www.argia.eus/multimedia/solasaldiak/laura-esaten-zioten). Euskal Herriko Bilgune Feministarena da bideoa.\ \ Joan den azaroaren 26an aurkeztu zuten, Sanagustin kulturgunean, Leire Ibarguren azpeitiarrak idatzi eta Txalapartak argitaratutako lana. Uztarria.eus-en argitaratutako aurkezpeneko kronika eta argazki bilduma, lotura honetan: http://uztarria.eus/aktualitatea/1480167522