Egurra ta Kittoren ska eta punk doinuak Ahotsenean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko abe. 6a, 11:37

Atzo, Durangoko Azokaren laugarren egunean, Ahotseneako oholtzara igo zen Egurra ta Kitto, Gure ordua disko berria zuzenean aurkeztera. Taldearen laugarren diskoa da Gure ordua, eta aurreko lanetan bezala ska eta punk doinuak biltzen ditu.

Joan den azaroaren 18an kaleratu zuten disko berriko Lau klabelin gorri abestiaren bideoklipa. Horrez gain, Aske edo loturik abestia, entzungai dago sarean.