Pello Aizpuru: "Ahal dutena egiten ari dira Pasaiako badian gertatu zena ezkutatzeko"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko uzt. 21a, 11:35

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko 3. sekzioak duela aste batzuk atzera bota zuen Pasaiako segadaren auzia ez artxibatzea eskatzeko Azpeitiko Udalak eta segadan hildakoen senideek jarritako helegitea. Horren harira, Pello Aizpuru, Pasaiako segadan hildako Dionisio Aizpuru Kurroren anaiari, elkarrizketa egin diote Berrian.

Elkarrizketa osorik, hemen.

Atzo, asteazkena, Pasaiako segadaren auzia artxibatzearen aurka kontzentrazioa egin zuten dozenaka lagunek Donostiako Auzitegiaren aurrean. 

1984ko martxoaren 22ko goizaldean izan zen Pasaiako segada. Espainiako Poliziak operazioa egin zuen Komando Autonomo Antikapitalistetako talde baten kontra. Pedro Mari Isart Pelitxo, Dionisio Aizpuru Kurro, Rafael Delas eta Jose Mari Izura hil zituzten poliziek.