Jose Luis Otamendik idatzi du Iñigo Aranbarriren liburu berriaren hitzaurrea

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko mar. 16a, 17:54

Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna saiakera liburua (Pamiela) aurkeztu du gaur, asteazkena, Iñigo Aranbarri azkoitiar idazleak. Jose Luis Otamendi azpeitiar idazleak idatzi du azkoitiarraren lan berriko hitzaurrea.

Jaioterriko bi gertaera daude Aranbarriren saiakeraren abiapuntuan: Peñaflorida kondearen El borracho burlado operaren estreinaldia eta 1766ko apirileko matxinada. "Akademizismotik urrun, ezohiko artefaktu literarioa" da Aranbarrirena, Otamendiren hitzetan; "doia, neurtua eta suharbera".

Aranbarri eta Otamendi behin baino gehiagotan aritu dira elkarlanean. Elkarrekin idatzi zuten, esaterako, Uztarriak argitaratutako Loiolarik ez balitz liburua.