Alex Artzelus: "Euskara batuaren izenean, iparraldean ulertu ezin diren espainierazko hitzak sartu ditugu"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko mar. 9a, 15:02

Euskara batuari konpetentzia egiteko beste zonaldekako hizkerak sortu direla uste du Alex Artzelusek eta hortaz hizketan aritu da Info7 irratian egin duen azken kolaborazioan.

Artzelusez gain, Eneritz Albizu ere kolaborazioak egiten ari da Gureaz blai saioan. "Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa" da Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Ainhoa Lasak gidatzen dutena. Saioaren ataletako bat da Egin kontu: hainbat kolaboratzailek, euskara eta euskararen gainekoak hizpide hartuta, euren iritzia ematen dute bertan.