Alex Artzelus: "Muskitzen euskara kontserbatu izana analfabetizazioari lotuta dago erabat"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko mar. 2a, 13:26

Imotz bailarako Muskitz herriaz aritu zen Alex Artzelus Info7 irratian egin duen azken kolaborazioan. Horrez gain, euskarak herriz herri dituen aldaerak ere nabarmendu ditu Artzelusek.  

Artzelusez gain, Eneritz Albizu ere kolaborazioak egiten ari da Gureaz blai saioan. "Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa" da Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Ainhoa Lasak gidatzen dutena. Saioaren ataletako bat da Egin kontu: hainbat kolaboratzailek, euskara eta euskararen gainekoak hizpide hartuta, euren iritzia ematen dute bertan.