Eneritz Albizu: "Naturako babesguneen eran, euskararen gune naturalak babesteko lege bat beharrezkoa da".

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko ots. 24a, 13:56

Euskararen zaintzaz eta hainbat herritan euskararen eremu naturalak babesteko egiten ari diren ahaleginez aritu da, besteak beste, Eneritz Albizu azpeitiar kazetaria Info Zazpi irratirako bere seigarren kolaborazioa.

Eneritz Albizuz gain, Alex Artzelus ere kolaborazioak egiten ari da Gureaz blai saioan. "Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa" da Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Ainhoa Lasak gidatzen dutena. Saioaren ataletako bat da Egin kontu: hainbat kolaboratzailek, euskara eta euskararen gainekoak hizpide hartuta, euren iritzia ematen dute bertan.