Naiara Perez, 'El Conquistador del fin del mundo' saiotik kanporatua

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko ots. 16a, 17:09

ETB2ko 'El Conquistador del fin del mundo' saioaren azken edizioan parte hartzen ari zen Naiara Perez azpeitiarra lehiaketatik kanpo gelditu da, probetako batean beste lehiakide batekin izandako tirabira batean min hartuta.

Naiara Perezi lepoan kolpea eman zion Patxi Salinas futbolari ohiak eta ezin izan du lehiaketan jarraitu. Atzo, astelehena, eman zuten atalean ikusi zen azpeitiarraren kanporatzea. ETBren bideo honetan, 09:50 minututik aurrera ikusten da Perezi gertatu zitzaiona.