Eneritz Albizu: "Bertan goxo ote dago munduko udalerri euskaldunena? neu al naiz herria ongi ezagutzen ez duena?"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko urt. 26a, 11:32

Espainiago Gorteetarako hauteskunde kanpainan, Azpeitian Podemosen propaganda erdara hutsean jaso zuen egunaz oroituta abiatu du Eneritz Albizu azpeitiar kazetariak Info Zazpi irratirako bere bosgarren kolaborazioa.

Eneritz Albizuz gain, Alex Artzelus ere kolaborazioak egiten ari da Gureaz blai saioan. "Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa" da Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Ainhoa Lasak gidatzen dutena. Saioaren ataletako bat da Egin kontu: hainbat kolaboratzailek, euskara eta euskararen gainekoak hizpide hartuta, euren iritzia ematen dute bertan.