Alex Artzelus: "Herriko euskaldunetako erdaldunek ez al dute kontzientzia minimoa izan behar euskara ikasteko?"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko aza. 6a, 11:18

Alex Artzelus azpeitiarrak egin du ikasturte honetako bigarren kolaborazioa, Info7 irratian. Azkoitiko gasolindegi batean izandako pasadizotik abiatuta hitz egin du.

Artzelusez gain, Eneritz Albizu ere kolaborazioak egiten ari da Gureaz blai saioan. "Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa" da Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Ainhoa Lasak gidatzen dutena. Saioaren ataletako bat da Egin kontu: hainbat kolaboratzailek, euskara eta euskararen gainekoak hizpide hartuta, euren iritzia ematen dute bertan.