Janire Alkorta eta Ainara Telleria ikerlariak 'Gipuzkoako Hitza'-ko erreportajean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko urr. 30a, 12:46

Gipuzkoako Hitza-k egindako erreportajean bi azpeitiar ikerlarik hartu dute parte: Janire Alkortak (Azpeitia, 1990) eta Ainara Telleriak (Azpeitia, 1987).

Gipuzkoako Hitza-k emakume eta gizon ikerlariek doktoretza ondorengo proiektuak (post-doc) egiterakoan izaten dituzten desberdintasunez erreportajea argitaratu du gaur, ostirala. Nerea Uranga azpeitiar kazetariak egindako erreportajean bi azpeitiar ikerlarik hartu dute parte: Janire Alkortak (Azpeitia, 1990) eta Ainara Telleriak (Azpeitia, 1987). Alkorta material berrien inguruko doktore tesia egiten ari da IK4 Cidetek zentro teknologikoan, eta Telleria, berriz, doktore tesia bukatzen ari da Donostian.

Erreportajea osorik, hemen.