Alazne Aizpitarte: "Maitasunak gatazkarekin lotuta egon behar duela sinisten dute nerabeek"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko ira. 1a, 18:28

Biolentzia bikote harremanetan, ikuspegi sistemiko eta kulturarteko batetik tesia defendatu zuen iaz azpeitiarrak, nerabeek maitasunaz, kontrolaz eta biolentziaz duten ikuspegia aztertuta. Gaia oinarri hartuta, elkarrizketa luzea egin dio Urola Kostako Hitza-k Aizpitarteri.

"Nerabeek eskema bat egina dute maitasuna definitzeko, eta irudikatzen dute beharrezkoa dela bikotekidearekin fusio bat izatea. Uste dute maitasunak, zenbaitetan, eskatzen duela lagunei uko egitea, esate baterako. Bikotekidea non dagoen, norekin eta nola jakin behar dutela ere sentitzen dute. Beraien maitasunaren ikuspegiak normaltzat hartzen ditu kontrol jarrerak. Bestalde, gazteen erdiek baino gehiagok erakusten dituzte kontrol jokaerak harremanetan", azaldu azpeitiar psikologoak, egindako tesiaren ondorioaz galdetuta.

Elkarrizketa osoa hemen irakur daiteke.