Eguzkiñe Egaña: "Haurrekin marrazkiak egiten ari nintzela izan nuen ideia"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko eka. 25a, 13:00

Aurtengo Antzerki Topaketetako kartel irabazlea alabak eginiko marrazki batetik abiatuta egin du Eguzkiñe Egañak. "Lana ez dela topaketetara begira egina" azaldu du zarauztarrak eta "oso berri pozgarria" izan dela azpimarratu. 

Eguzkiñe Egañak irabazi du aurtengo Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa. Kartel irabazlea, ordea, ez du berak bakarrik egin, alabak eginiko marrazki batetik abiatu baitzen zarauztarra kartela diseinatzerako orduan. Egañak Urola Kostako Hitza-ri adierazi duenez lana ez zuen "topaketetara begira egin". "Haurrekin marrazkiak egiten ari nintzen egun batean izan nuen ideia. Alabak irudia egin zuen, eta margotzen ari nintzela oroitu nintzen antzerki topaketetako lehiaz", azaldu du.