'Euskararen Isobarak' saiakera liburuaren inguruan hitzaldia emango du Pako Aristik Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko mai. 19a, 12:50

Pako Aristi idazleak hitzaldia emango du bihar 'Euskararen Isobarak' saiakera liburuaren inguruan. Azkoitiko elkargunean izango da arratsakdeko 19:00etan.   

Pako Aristi (Azpeitia, 1963) idazleak Euskararen isobarak saiakera liburuaren inguruko hitzaldia emango du bihar, asteazkena, 19:00etan Azkoitiko elkargunean. Maxixatzen Euskaldunen Elkarteak Maiatzeko lorak ekimenaren baitan antolatu du ekimena eta horren harira elkarrizketa egin diote idazleari.