Pobreziaren gaineko ikerketa, 'EHZ' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko api. 7a, 14:30

Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian azterketaren emaitzak aurkeztu zituzten martxoaren 23an herrian, eta ETB 1-eko Euskal Herria Zuzenean saioan ikerketaz eta herriko egoera izan zuten hizpide hilaren 31ko saioan.

Martxoaren 23an aurkeztu zituen Azpeitiko Udalak Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian azterketaren emaitzak jendaurrean. SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak egin du ikerketa, eta emaitzen arabera, azpeitiarren %4,7 dago pobrezia larrian, eta %15 dira pobrezia arriskuan daudenak.

Ikerketaren harira martxoaren 31n Azpeitian izan ziren ETB 1-eko Euskal Herria Zuzenean saioko kideak. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearekin hitz egin zuten, besteak beste. Bideoa ikusteko egin klik hemen.