Azpeitiko Korrika 'EHZ' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko mar. 24a, 11:40

ETB1-eko Euskal Herria Zuzenean saioko kideak Azpeitian izan ziren igandean, 19. Korrika herritik igarotzen zela eta.

Azpeitian izan ziren joan den igandean, martxoak 22, ETB1-eko Euskal Herria Zuzenean saiokoak. Izan ere, igandean igaro zen Azpeititik 19. Korrika. Nerea Alias kazetaria Sanagustin kulturgunean egin zen bertso-bazkarian izan zen, eta Korrikaren Azpeitiko zatian ere hartu zuen parte. Hemen, bideoa (Azpeitiko zatia, hasieratik 02:50 minutura bitartean ikusi daiteke).