Ibai Ederren neurtu du Euskalmetek otsailaren 12ko tenperatura altuena

17,3 gradu zentigradu. Horixe da Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak gaur, otsailak 12, EAEn neurtu duen tenperaturarik altuena, eta Ibai Eder urtegian duen neurgailuan jaso du datua. Donostiako Miramonen (15,1), Bilboko Deustuan (14,5) eta Arrasaten (13,9) izan dituzte ondoren tenperaturarik goxoenak. Altuenetan hotzena, berriz, Urduñan neurtu du Euskalmetek: 2,8 gradu.