Tadusak, Miren Fernandezen proiektu berria

Miren Fernandez (Azpeitia, 1977) abeslariak musika proiektu berri bat du esku artean. Tadusak izeneko taldearekin Bide luzea Ternuarat diskoa plazaratu berri du. Itsas kantu zaharren bilduma da diskoa. XVI. mendeko arrantzale eta itsas-gizonen istorioak kontatzen dituzten kantak jaso dituzte, besteak beste.

Joan den astean ETB1eko Azpimarra saioan izan ziren Fernandez eta taldekideak, Tadusaken berri eman eta diskoan sartu dituzten kantu batzuk zuzenean jotzen.