Mikel Labaka hizlari Hernanin, hango Gure Esku Dago-k antolatutako saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko ots. 2a, 17:42

Mikel Labaka azpeitiar futbolari ohia eta Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzailea Hernaniko Gure Esku Dago-k antolatutako Gure herria jokoan solasaldian ariko dira gaur, otsailak 3, Hernaniko Biterin.

Ander Txintxurreta kazetaria izango da solasaldiaren dinamizatzailea eta, Hernaniko Kronika-n aurreratu dutenez, hainbat gai izango dituzte hizpide Labakak eta Garitanok: euskal herri­ta­rren erabakitzeko eskubidea, independentzia, herrigintza, hizkuntza, futbola...