Nagore Aranburu, txotx denboraldiaren irekieran

Astigarragako Bereziartua sagardotegian ospatu dute gaur, urtarrilak 14, aurtengo txotx denboraldiaren hasiera ofiziala. Gonbidatu bereziren bat izaten da urtero irekiera ekitaldi horretan eta aurten Loreak filmaren hiru protagonistak -Itziar Ituño, Itziar Aizpurua eta Nagore Aranburu azpeitiarra- izan dira sagardo berria dastatzen aurrenak. Bereziartua sagardotegiko ekitaldiaren gainekoak dituzue Berria-ren webgunean.