Sebastian Lizaso 'Herri Txiki, infernu handi' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko urt. 5a, 14:09

Atzo, igandea, estreinatu zen Herri txiki, infernu handi saioa ETB1en. Goizuetan egin zuen aurreneko geldialdia Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak gidatutako saioak, eta Sebastian Lizaso izan zuten bidaialagun.

Atzo, igandea, estreinatu zen Herri txiki, infernu handi saioa ETB1en. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak gidatutako saioak Euskal Herriko herri txikiak bisitatzea eta ezagutaraztea du helburu. Atzoko saioa Goizuetan egin zuten, eta bertako biztanleak ezagutzeko eta herriko aretoan izandako esperientzia azaltzeko monologoa egin zuten Pagadik eta Gurrutxagak. Goizuetako bidaia horretan Sebastian Lizaso azpeitiar bertsolaria izan zuten lagun.

Hemen saioa osorik.