Merkatariak, ETB 1-eko 'Euskal Herria Zuzenean' saioan

Joan den ostiralean ETB 1-eko Euskal Herria Zuzenean saioko kideak Azpeitian izan ziren. Plaza eraberritzeko egingo den herri galdeketaren ondorioz, Alde Zaharreko hainbat merkatarik azaldu dituzten kezkak jaso zituzten, bideo honen hamargarren minututik aurrera ikusi daitekeenez.