Azpeitia munduko herririk euskaldunena, 'Tribuaren Berbak' saioan

Atzo, asteazkena, Azpeitia izan zen protagonistetako bat ETB-1eko 'Tribuaren Berbak' saioan, bertan munduko herri euskaldunenak izan ziren hizpide. Jon Aizpurua Hizkuntza Politikarako sailburuordearen esanetan, Azpeitia da 5.000 biztanletik gorako herririk euskaldunena, herritarren %81 inguru izanik euskalduna. Hori dela eta, gure herrian ibili zen Kike Amonarriz hainbat azpeitiarrekin solasean.