Azpeitia munduko herririk euskaldunenen artean, 'Tribuaren Berbak' saioan

Gaur, asteazkena, Azpeitia izango da protagonistetako bat ETB-1eko 'Tribuaren Berbak' saioan. "Munduko herririk euskaldunenak" bisitatuko ditu gaurkoan Kike Amonarrizek, eta azpeitiarrekin solasean ibiliko da, Azpeitia 5.000 biztanletik gorako herririk euskaldunena delako. Gaur gauean emango dute saioa, 22:15etik aurrera.