Langabezia tasak behera egin du apirilean

Behera egin du langabezia tasak Azpeitian, azken hilean. Iraurgi Berritzen garapen agentziak argitaratutako txosten sozioekonomikoaren arabera, martxoan baino hamabi langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilean. Horrenbestez, %14,5ekoa da lanagabeziaren batez bestekoa herrian.

Sexuei dagokienez, emakumeen artean %14,30ekoa da langabezia tasa, eta %14,70ekoa, berriz, gizonezkoen kasuan. Horrela, azken bi urteetako zifra baxuenak dira joan den apirilekoak.