Kanpai hotsak eta etxafuegoak, Jose Antxietaren omenez

Asteazkenean, apirilaren 2a, sinatu zuen Frantzisko Aita Santuak Jose Antxieta (1534-1597) jesuitaren kanonizazio dekretua. Tenerifen (Kanariar Uharteak) jaioa, Urrestillako Joan Antxietaren semea zen kanonizatu berria. Urrestillan, hain zuzen ere, ospatu zuten asteazken eguerdiz kanonizazioa, kanpai hotsekin eta etxafuegoekin, sanjoanak bailiran.