Diego Garciak Lino Aldalurren errekorra hautsi zuenekoaz

Azkoitiko Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Diego Garciaren eta Lino Aldalur Pikua-ren pasadizo bat argitaratu du webgunean. Zapatuan izango da XXI. Diego Garciaren omenezko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, eta Aldalurri elkarrizketa egin diote Maxixatzen.com-en. Izan ere, Azkoititik Azpeitira joan-etorriko Aldalurrek 1949an egindako errekorra handik urte batzuetara hautsi zuen Garciak.