Realeko jubenilak Youth Leaguetik kanpo

Jon Guridi erdilaria eta Ignacio Otaño atezaina (Azpeitia, 1995) jokalari diren Realeko jubenilen taldea Youth Leaguetik (gazteen Txapeldunen Liga) kanpo gelditu zen atzo, asteartea, Schalke 04 Alemaniako taldearen aurka 1 eta 2 galdu ostean. Anoetan jokatu zuten final-zortzirenetako partida, eta Jon Guridi hasierako hamaikakoan izan zen. Ignacio Otaño ez zen deialdian sartu. Partidaren laburpena hemen.