Trafiko haundia uztarria.com-en

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko urt. 21a, 10:14
Aurreko astean inoizko bisitarik gehiena izan du Uztarria.com-ek. Guztira, 8915 bisitari bakar izan ditu atariak (ordenagailu, tablet, mugikor... desberdin, alegia) eta haietatik 28099 bisita egin dira 92832 orri ikusteko. Batazbeste, bisita bakoitzeko 3 orri pasatxo ikusi dira eta 4 minutu pasa ditu erabiltzailean uztarria.com-en.\ \ Hauek dira, azken aste honetan, gehien ikusi diren orrialdeak:\ \ 1. (4421) Luizi batek harrapatu du Urrestillako Zuola baserria \ 2. (4034) Corrugados Azpeitiako labeek piztu gabe segituko dute \ 3. (2516) Corrugados Azpeitiako langileek aparteko lan sari bat ez kobratzeko proposamena egin diote Gallardoko Taldeko zuzendaritzari \ 4. (1843) Luizia Urrestillan (Ion Egiguren) \ 5. (1362) Euria, haizea eta hotza nagusi \ 6. (1295) Festarako deia egina dago \ 7. (1224) Argazkiak: euritearen eraginak \ 8. (1186) Helduen eta haurren danborradako kokapenak \ 9. (1050) Ikasleek gogotsu astindu dituzte danborrak \ 10. (949) Helduen danborrada 2013 \ 11. (820) Joxe Agirrek emazte zenari Erniarraitz \ 12. (814) Zuolako sendiari nola lagundu aztertzeko bilera, gaur \ 13. (812) \"Zero Zabor\" helburu, \"natual\" eztabaidatuko al dugu? mikel arregi \ 14. (744) Euskal prentsari aitortza egingo diote bihar danborradan \ 15. (726) Leire eta Goreti Iriarte: \"Jendeak pentsatzen du musikoa zela Antxieta, eta karroza ikusitakoan 'zer da hau?' esango du\" \ 16. (715) Hasi da sagardo denboraldia Azpeitian \ 17. (681) Festarako prestatzen \ 18. (661) Ohi baino talde gehiago izango dira sansebastianetako banderaren jaitsieran \ 19. (652) Azpeitiarrak Lauroba taldearen bideoklipean Julene Frantzesena \ 20. (647) Korporaziorako mazolari bat behar du Udalak \ 21. (578) Arrakastatsua izan zen Joan Vaello hezitzailearen hitzaldia \ \ Parentesi artean orri bakoitza zenbat bider ikusi den.\ \ Uztarria.com-en estatistikak, StatCounter webgunekoak, publikoak dira. Webgunearen azpialdean duzue haietara sarrera: http://my.statcounter.com/project/standard/stats.php%3Fproject_id%3D933196%26guest%3D1 Hangoa da goian erakusten den grafikoa. \ \ Dena dela, StatCounter sistemaz gain, Google Analytics ere erabiltzen da, datu zehatzagoak ematen ditu-eta. Handik atera dira erabiltzaile bakar eta bisiten datu zehatzak (batzutan alde pixkat egoten da bi sistemen artean) Albiste ikusienen informazioa-eta hark emandakoa da.