Hainbat azpeitiar 'Bertsolari' dokumentalean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko urr. 26a, 11:10

Sona handia izan du 'Bertsolari' dokumentalak jendartean. Bertsolaritzaren nondik norakoak azaltzen dituen ikus-entzunezkoa da 'Bertsolari', eta, izenak iradokitzen duen gisan, bertsolari bat baino gehiago agertzen da bertan. Azpeitiarrak ere bai tartean. Besteak beste: Imanol Lazkano, Joxe Agirre 'Oanda' eta Xebastian Lizaso.

Urrakiko Goi-Kabi elkartea ere agertzen da dokumentaleko pare bat zatitan.