La Sextakoak galdezka

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko urr. 21a, 14:10

Gaur, ostirala, goizean, 'La Sexta' espainiar telebista kateko kazetariak ibili dira Azpeitiko kaleetan galdeketak egiten. Atzo, ETAk borroka armatua bukatu zuela-eta, horren harira herritarren erreakzioak jasotzen ibili dira. Lekuko izan den herritar batek Uztarriari jakitera eman dionez, 'La Sexta'-ko kazetariak zenbait herritarrengana galderak gazteleraz egitera hurbildu direnean, espainolez ez dakitela eta galderak ez dituztela erantzungo esan diete.