Pako Aristik agur organoari

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko ira. 12a, 19:09

33 urte eta gero, Pako Aristik utzi egin dio Urrestillako parrokiko organo-jotzaile izateari. Atzo, irailak 11, jo zuen azken aldiz organoa Aristik, igandeko mezan. Urrestillako koruak ezkontza batean kantatuko du datorren aste bukaeran, Olatzen, eta hura izango du organo-jotzaile gisa azken emanaldia.

Uztarria herri aldizkariak 2009ko abenduan argitaratutako elkarrizketa honetan azaltzen zuen organoarekiko bere harremana Urrestillako idazle eta kazetariak.